XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.1 irudian ikus daitekeenez, nahiz eta tenperatura desberdinak kontsideratu, baxuetan liskatasunak konstante irauten du jokaera newtondarra edo lineala agertuz; handitzean liskatasuna gutxituz doa, jokaera pseudoplastikoaren ezaugarria hain zuzen.

Liskatasun-kurba bat ondo mugatzeko hiru parametro beharko ditugu (ikus 4.1 irudiaren goiko xehetasuna).

Lehen parametroak liskatasunaren balioa plateau eskualdean edo zona lauan eman beharko digu:

(liskatasun newtondarra) izango da parametro hori.

Bigarren parametroak ez-newtondartasuna (pseudoplastikotasuna) non hasten den adieraziko digu; hots, gradientearen zein baliotik aurrera hasten den izaten.

Parametro hau ikurrez adieraziko dugu eta, zehazkiago definitzeko, zenbait autoreri jarraituz (2), erabil dezakegu.

Hirugarren parametroa pseudoplastikotasunaren indizea edo neurria izango da.

Pseudoplastikotasuna handia bada, liskatasuna oso azkar jaitsiko da deformazio-abiadura jaitsi ahala vs grafikan; malda handiagotu egingo da.

Parametro hau definitzeko Ostwald-en berretzaileen legearen eredua erabiliko dugu (3).

Lege honen arabera, gradiente altuetan berdintza betetzen da eta ondorioz, irudikapen logaritmikoan malda duena zuzena agertuko da.

Gure berretzailea n izango da.

Adibidez, n = 1 baldin bada, izango da eta ez da pseudoplastikotasunik izango; n = 0 denean pseudoplastikotasuna maximoa izango dugu, malda -1 izango baita.

Polimeroetan, hortaz, ia beti, 0 amplt; n amplt; 1 izango da eta zenbat eta n txikiagoa izan, -ren -kiko menpekotasuna hainbat eta nabarmenagoa izango da.

Definitu ditugun hiru parametro hauek () polimero baten liskatasuna nahikoa ondo ezaugarritzen dutela esan dezakegu.

Adibidez, 4.1 irudian polimeroa bera izanik, tenperatura desberdinetan egindako neurketak ditugu.

Tenperaturak, eta nabarmenki mugatzen ditu ( ia ehun aldiz txikiagoa egiten da) baina ez du hain eragin inportantea n parametroan (malda ia bera da tenperatura guztietan).

Polimeroen parametro edo aldagai fisiko-kimikoen eragina liskatasunean aztertzerakoan, eta n parametroen gain duten eragina aztertu beharko dugu.

Adibidez, ezin esan polietilenoaren kasuan liskatasuna txikiagoa dela 513 K-etan 388 K-etan baino, hau ez baita beti egia.

4.1 irudian dakusagunez, 388 K-etan liskatasuna -tan kontsideratzen badugu, balio hau 513 K-etan eta -ri dagokiona baino txikiagoa izango da.

Arretaz ibili beharko dugu, beraz, liskatasunaren balioez mintzatzen garenean eta aipatu ditugun eta n parametroak kontutan izan beharko ditugu beti.